Hainbat ekimen antolatu ditu LAB sindikatuak aste honetan; asteazkenean Donezteben Hokoke dokumentalaren emanaldia egin zuten Huertas de Peraltako nekazarien borrokari buruz aritzeko. Atzo Beran elkartu ziren zaintza lanen sektoreko hainbat langilekin haien egoera prekarioak ezagutzeko. Gaur gazteen txanda izanen da.
Gazteek gaur egun gure eskualdean lana lortzeko dituzten zailtasunak izanen dute hizpide. Honek, bizi proiektu bat garatzea eragozten die, eta eskualdetik alde egin behar izaten dute lana lortu eta bizi baldintza duinak izateko.
Mobilizazioak
Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan deitu dituzte mobilizazioak maiatzaren 1erako, Langilearen Nazioarteko Eguna. Gure eskualdean, Elizondon izanen da, herriko plazan 12:00etan.