Koronabirusa

Maiatzaren 7an txertatuko dituzte Bortzirietako 60-65 urteko herritarrak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 29a, 09:00

Arantzako, Berako, Etxalarko, Igantziko eta Lesakako 60 eta 65 urte bitarteko herritarrek heldu den astean, maiatzaren 7an, izanen dute Covid-19aren kontrako txertoa hartzeko aukera. Halaxe jakinarazi dio gaur Elixabet Elizalde Ariztegi Lesakako Osasun Zentroko erizain buruak TTIPI-TTAPAri.

Adin tarte horri dagokionez, eskualdean Bortzirietako herritarrak izanen dira Astrazeneca txertoaren lehenbiziko dosia hartzen azkenak. Leitzaldean eta Urumealdean apirilaren 15ean hartu zuten lehenbiziko dosia eta uztailaren 8an bigarrena hartuko dute. Baztanen apirilaren 16an hartu zuten lehenbiziko dosia eta uztailaren 9an txertatuko dituzte bigarrenarekin. Malerrekan, berriz, apirilaren 22an, paratu zieten lehenbiziko dosia.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun