Pandemia dela eta, jendeak mendira joateko ohitura handiagoa duela dio udalak bidalitako bandoan. Honengatik, jabearen kontrolpetik kanpo dauden zakurrek aziendari egindako eraso kopurua handitu dela eta hainbat abere zauritu eta hil direla salatu dute. Apirilaren 21ean egin zuen bilkuran, udalak behin betiko onespena eman zion Beran animaliak eduki eta babesteari buruzko udal ordenantzari.
Ordenantza honen arabera, ardi, behi, zaldi eta ahuntzak hurbil daudenean, zakurra lotu egin beharko da, aziendari kalterik ez egiteko. Jabearen ardura da zakurra kontrolpean izatea, eta hau betetzen ez bada, zigorren bidea hartuko duela ohartarazi du udalak.