I. Señora sariketaren finala Lesakan larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 4a, 07:00

Mutrikun egindako kanporaketa. Argazkia: Ane Zuazubiskar

Aramaion eta Mutrikun kanporaketak izan ondoren, irabazleak Lesakako Arrano tabernako terrazan kantatuko dute maiatzaren 8an 17:00etan.

Haizea Arana eta Miren Artetxe izan dira lehenengo kanporaketan irabazleak eta Saioa Alkaiza eta Paula Amilburu bigarren kanporaketako sailkatuak. Larunbatean lau finalistak egunean berean ezagutuko dugun bertze bi bertsolarirekin ibiliko dira kantatzen Lesakan txapela lortzearren. Online sarrerak agortuak daude dagoeneko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun