Presoei idazteko txokoa zabalduko du Bortzirietako Ernaik larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 23a, 13:45

Joan den larunbatean, apirilaren 17an,  Preso Politikoen Nazioarteko Eguna zela eta, Bortzirietako euskal preso politikoak gogoan bideoa zabaldu eta Lesakan murala margotu zuen Bortzirietako Ernaik. Bihar, berriz, apirilaren 24an, presoei idazteko txokoa antolatu du. 12:00etatik 14:00etara Lesakako plazan bilduko dira.

Bortzirietako Ernaik animatzeko eta presoei elkartasun keinua bidaltzeko gonbidapena luzatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun