Euskal preso politikoak gogoan izan ditu Bortzirietako Ernaik

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 19a, 19:00

Apirilaren 17a Preso Politikoen Nazioarteko Eguna da eta horren harira, larunbatean, Bortzirietako euskal preso politikoak gogoan izan zituen Bortzirietako Ernaik. Bideoa zabaldu eta horrekin batera, Lesakan murala margotu zuten.

Bortzirietako Ernaik zabaldu duen bideoan, Igor Portu Juanena, Mattin Sarasola Yarzabal, Mikel San Sebastian Gaztelumendi, Mikel Karrera Sarobe, Ibon Fernandez Iradi eta Santi Aragon Iroiz euskal presoak izan dituzte gogoan. Horrekin batera, Lesakan Euskal preso, iheslari eta deportatu politikoak etxera lelopean margotu duten murala ere ageri da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun