Koronabirusa

70 eta 79 urte bitarteko Bortzirietako 711 lagunek hartu dute txertoa

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 22a, 08:30

Gaur Malerrekako 60 eta 65 urtekoek txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute

Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakan bizi diren 70 eta 79 urte bitarteko 720 lagun zeuden atzo Pfizer etxearen lehenbiziko dosia hartzera deituak, eta horietatik %98,75ek hartu zuten txertoa, guztira 711 lagunek. Bigarren dosia maiatzaren 12an hartuko dute.

Ikusi hemen txertaketen egutegia.

Baztan

  • 60-65 urte bitartekoek apirilaren 16an AstraZeneca txertoaren lehenbiziko dosia hartu zuten eta uztailaren 9an bigarren dosia hartuko dute.
  • 70-79 urte bitartekoek apirilaren 20an Elizondon Pfizer etxearen lehenbiziko dosia hartu zuten eta maiatzaren 11n bigarrena hartuko dute.
  • 80 urtetik goitikoek dagoeneko Pfizerren bi dosiak hartu dituzte: martxoaren 29an hartu zuten lehenbizikoa eta apirilaren 19an bigarrena.


Bortziriak

  • 70 eta 79 urte bitartekoek atzo, apirilaren 21ean, hartu zuten Pfizer etxearen lehenbiziko dosia Lesakako Harriondoa Kultur Etxean eta maiatzaren 12an bigarrena hartuko dute.
  • 80 urtetik goitikoek martxoaren 30ean hartu zuten lehenbizikoa eta apirilaren 20an bigarrena.


Leitzaldea-Urumealdea

  • 60 eta 65 urte bitartekoek apirilaren 15ean hartu zuten AstraZenecaren lehenbiziko dosia eta uztailaren 8an bigarrena hartuko dute.
  • 70 eta 79 urte bitartekoak apirilaren 13an txertatu zituzten lehenbizikoz eta maiatzaren 4an txertatuko dituzte bigarren dosiarekin.
  • 80 urtetik goitikoek bi txertoak hartuak dituzte: martxoaren 23an eta apirilaren 15ean hartu zituzten bi dosiak.

Malerreka

  • 60 eta 65 urtekoek txertoaren lehenbiziko dosia gaur, apirilaren 22an, hartuko dute.
  • 70 urtetik goitiko herritarrek apirilaren 6an hartu zuten lehenbiziko dosia eta heldu den asteartean, apirilaren 27an, bigarrena hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun