Nahitaezkoa ez bada, asteartean eta asteazkenean Osasun Zentrora ez joateko eskatu dute
Bortzirietako Osasun Zentroko arduradunek eskaera berezia egin nahi diete Bortzirietako herritarrei. Ohartarazi dutenez, «bi egun horietako txertaketa ahalegin handia da talde osoarentzat, bereziki, erizainentzat». Beraz, egoeraz jabetzea eskatu diete herritarrei, eta, nahitaezkoa ez baldin bada, «bi egun horietan ez daitezela zentrora joan. Era berean, Bortzirietako udalak eskertu nahi dituzte «txertaketa-kanpaina honetan ematen duten laguntzagatik».