Eneko Aizpuruaren Bidasoan gora (Elkar, 2020) liburuan oinarritua egonen da bertso saioa, eta Alazne Untxalo, Ander Fuentes Itturri, Ekhiñe Zapiain eta Xabier Terreros Terre egonen dira bertan kantari. Maddi Ane Txoperena izanen da gai-jartzailea.
Aurten Nafarroako Bertsolari Txapelketa genuen, baina egoera dela eta atzeratu behar izan denez, Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso plaza hau antolatu du. Zazpi saio izanen dira guztira bertso plaza honetan eta azkena Arantzan izanen da. Sarrerak salgai daude dagoeneko bertsosarrerak.eus web orrian, zortzi euroren truke sarrera arruntak eta zazpi eurotan Bertsozale Elkarteko bazkideentzat. Apirilaren 24an 15:00etan bukatuko da Berako sarrerak Internet bidez erosteko aukera, eta bakarren bat geratuko balitz, Kultur etxeko leihatilan salduko lirateke.
Hauexek dira antolatu dituzten zazpi saioak:
- Lizarra, apirilak 23, 18:30ean Los Llanos Kulturgunean
- Bera, apirilak 24, 18:30ean Kultur Etxean
- Irurtzun, apirilak 30, 18:30ean Kultur Etxean
- Zizur Nagusia, maiatzak 2, 18:30ean Kultur Etxean
- Antsoain, maiatzak 8, 18:30ean Antzokian
- Agoitz, maiatzak 9, 18:30ean Kultur Etxean
- Arantza, maiatzak 15, 14:00etan Aterpean