Berako Kultur Etxea inauguratu zela 30 urte bete dira gaur

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 14a, 08:00
Gabriel Urralburu Nafarroako presidentea eta Manuel Iriarte alkatea, 1991ko apirilaren 14an Berako Kultur Etxea inauguratu zenean.

Berako Kultur Etxea inauguratu zela 30 urte bete dira gaur, apirilaren 14an. Garai hartako Ttipi-Ttapak, Roman Harribillagak sinatutako kronikan bildu zuenez, Manuel Iriarte alkate zela estreinatu zen eraikina, «oraindik beharrezko materialekin hornituta ez hadago ere», eta Nafarroako Gobernuko presidente zen Gabriel Urralburu izan zen bisitan. Gure Txokoako dantzari taldeak, Berako abesbatzak eta musika eskolako ikasleek egin zuten ekitaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun