Langile mugimenduaren historia eta gaur egungo egoeraz solas eginen dute dinamikaren bigarren solasaldi honetan. Gaur egungo egoeraren hausnarketa bat izanen da; «kapitalismoaren krisi estruktural batean sartuta gaude eta honek aberatsak aberastea dakar, langileen pobretzearen ondorioz. Honi aurka egiteko langileriaren antolakuntza bultzatzea bilatzen du ekimenak».
Joan den larunbatean dinamikaren lehenbiziko hitzaldia izan zuten Lesakan. «Mundua hain gaizki zergatik dagoen» ulertzeko gaur egungo gizartea eta kapitalismoaren oinarriak izan ziren mintzagai bertan. «Arazoei aurre egiteko guztion batasuna ezinbertzekoa» dela aldarrikatu zuten.
Hurrengo ekimenak
Hirugarren solasaldi bat prestatu du taldeak: apirilaren 24an, 11:00tan, Berako Beralandetan. Aitzineko bi hitzalditan solastatutakoa gaur egungo esperientzia praktikora eramanen dute, bi esperientzietako kideekin: GOGOR Langileon Defentsa Antolatua taldekoak eta LAS Langile Autodefentsa Sareko kideak.
Honez gain, apirilaren 30ean mural bat pintatuko dutela jakinarazi dute, gaur egun «klase kontzientzia hedatzeko beharra eta herritarron artean dagoen klase gorrotoa antolatzearen garrantzia gure kaleetan presente gelditzeko». Gainera, maiatzaren 1ean mobilizatzeko deia eginen dutela iragarri dute.