Jende andana bildu da Amets Arzallusek Arantzan egin duen aurkezpenean

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 12a, 11:00

Ibrahima Baldaren bizitza kontatzen duen Miñan liburua aurkeztu zuen joan den larunbatean Amets Arzallusek. Maddi Larraldek egin zituen aurkezpen lanak, eta bere galderak eta eskolako gimnasiora hurbildu zirenen galderak txukun aski erantzun zituen Arzallusek. Bertzalde, aurkezpenean, Joxean Ortega Irungo Harrera Sareko kidea Gipuzkoaren eta Lapurdiren arteko pasabidea pasatu eta Frantziara joan nahi duten migratzaileei ematen dieten laguntzaz solastatu zen.

Saioa bertso batekin borobildu zuen Arzallusek, eta bukaeran, idazleak berak sinatutako liburua erosteko probestu zuten bildutako hainbatek.

Argazkiak: Julen Oskoz / TTIPI-TTAPA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun