Luken Urtxegi Urra

«Irakasleek ez diete arretarik jarri konfinatutako ikasleei»

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 17a, 14:00
Ikasleek euren eskubideen alde borrokatu behar dutela uste du Urtxegik.

«Hezkuntzak pandemiaren aitzinean ikasleon beharrak kontuan hartu gabe hartu ditu neurriak. Neurriak gure aurka direnean erraz eta zorrotz hartzen dituzte baina beraiengan eragiten dutenean ez dute garrantzirik izaten». Hala dio Luken Urtxegi Urrak (Igantzi, 2006.

Bere ustez, neurriek ikasleengan utzi dituzten ondorioak aunitz eta argiak dira. Bertzeak bertze, ikasturte honetan «lanak bakarka eta baliabiderik gabe» egin behar izan dituzte eta «konfinatuta egon diren ikasleei irakasleek ez diete arretarik jarri eta lanak azalpenik eta eredurik gabe egin behar izan dituzte».

Ikasleek «gure eskubideen alde borrokatzea» garrantzitsua da bere ustez, eta beraz, apirilaren 21ean Iruñean izanen den manifestaziora joanen da. Gainerakoei ere parte hartzeko deia egin die «denok batera indartsuagoak garelako». Horregatik, «ahalik eta jende gehien etor dadin», autobusa antolatuko dutela nabarmendu du.

Karrikak hartuz, «jendea pairatzen ditugun zapalkuntzez ohartzea» dute helburu eta «hezkuntza parekatu baterako» aldaketak eskatuko dituzte: «Jo ta ke hezkuntza burujabe eta euskaldun baten alde. Gora ikasleon borroka!».

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun