Etxalarko heliazalera HeliNET proiektuaren parte da eta Nafarroan dagoeneko egin dituzten gainerako heliazalerak bezala, osasun larrialdietan, erreskateetan edo hondamendi naturaletan erantzun-denborak optimizatzen laguntzen duten helikopteroen sare logistikoa handitzeko eginen dute. Horretarako,
Nafarroako Gobernuak zazpi heliazalera eraikitzeko obrak jada lizitatu zituen 2020ko urrian: Etxalarren, Leitzan, Saldiasen, Izaban, Iruñean, Ultzaman eta Lekunberrin. Egitasmoak 177.159,81 euroko aurrekontua du eta % 65 Europako Diru Funtsarekin finantzatuko da.
Noiz da heliportua eta noiz heliazalera?
Heliportu baten eta heliazalera baten artean dagoen oinarrizko aldea zera da: heliportuetan helikopteroak maiz lur-hartu eta aireratzeko prestatuak daude, eta heliazalerak, aldiz, helikopteroak noizbehinka bakarrik ibiltzeko prestatuta dauden azalerak dira.