«Otsailaren 20ko goiz hartan Bera eta Lesakako inguruetan –ez du zertan sua sortu zen inguruan izan– norbaitek ibilgailu edo jende susmagarriren bat ikusi zuela uste badu, Foruzaingoarekin harremanetan jartzeko eskaera egiten da». Halaxe dio Berako Udalaren oharrak, eta gaineratu duenez, «edozein informazio garrantzitsua izan daiteke suaren sortzaileak identifikatzeko».
Harremanetarako Foruzaingoaren telefono zenbaki hau eman du: 660 24 59 88.