Koronabirusa

Berako Jesusen Bihotzako bertze 22 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 26a, 14:15

Atzoko zazpi ikasleez gain, gaur Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko 16 haur eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoen artean bertze sei ikasle konfinatu dituzte Berako Jesusen Bihotza ikastetxean, 22 ikasle guztira. Atzoko 7 ikasleak gehituta, 29 ikasle daude konfinatuak osotara. Ruth Gonzalez, Bortzirietako Osasun Etxeko zuzendariak Ttipi-Ttapari adierazi dioenez, jatorria guraso batean duen agerraldi ttiki bat dago ikastetxe honetan.

Nafarroa osoko datuei erreparatuz gero, azken orduetan Haur eta Lehen Hezkuntzako 79 ikasle konfinatu dituzte eta, azken hauek kontatuta, etxean berrogeialdia egiten 814 ikasle daude orain, tartean, Berako Jesusen Bihotza ikastetxean konfinatu dituzten 22 ikasleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun