Koronabirusa

Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko 7 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 25a, 14:00

Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako 259 ikasle konfinatu dituzte azken orduetan. Tartean, Berako Jesusen Bihotza ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako 7 ikasle.

Batzuk gelara, bertzeak etxera. Birusak eragindako ezohiko egoera honetan horrela dabiltza ikastetxeetan. Azken orduetako datuei begira, Nafarroan Haur eta Lehen Hezkuntzako 34 ikasgeletan 259 ikasle konfinatu dituzte. Horietatik 7 eskualdekoak dira, Jesusen Bihotza ikastetxeko Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailakoak hain zuzen.

Momentu honetan, ikasleria osoaren %1,19 dago konfinatua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun