Joan den larunbatean emakumeen eta gizonezkoen Nafarroako sokatira txapelketa jokatu zen Lesakako udal pilotalekuan eta larunbat honetan, leku berean erabakiko da Nafarroako txapelketa mistoa ere, 16:00etan hasita.
Gizonezkoen eta emakumezkoen txapelak jantzi ondotik, txapelketa mistoan ere bertze horrenbertze egiten saiatuko da Beti Gazte. Joan den astean seinaka aritu ziren eta larunbat honetan zortzinaka ariko dira lesakarrak, Txantrea, Berriozar eta Antsoainekin batera, 550 kiloko kategorian.
Martxoan Euskal Herriko txapelketa
Nafarroako txapelak banatu ondotik, Euskal Herriko txapelketari ekinen diote Beti Gazteko tiralariek. Txapelketa osoa martxoan jokatuko dute Getxoko Fadura pilotalekuan, Bizkaian.