Otsailaren 27an ospatuko du Lesakako Beti Gazte elkarteak Arbolaren Eguna eta larunbatean, otsailaren 20an, lanak aitzineratzeko hitzordua egin zuten. Gardelko bagoetan hainbat zuhaixka landatzeko asmoa dute eta horretarako, eremua garbitu, sasiak kendu, zerrakura egin eta landaketak egiteko zuloak prestatu zituzten. Guztira 20 bat lagun bildu ziren.