Otsailaren 20an eta 27an egitekoak dira landaketa-lanak Gardelkobagoeta inguruan, segurtasun arauak beteta, dena modu seguruan egin ahal izateko. Larunbat honetan, 09:00etan izanen dute hitzordua plazan eta Gardelkobagoetako eremua garbitzera, piketeak sartzera eta zerrakurak egitera joanen dira. Otsaileko azken larunbatean, berriz, 09:00etan plazatik abiatu eta arbolak landatuko dituzte. Arbolak ezagutzeko unitate didaktikoa ere bidalia du Beti Gaztek herriko bi ikastetxeetara.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!