Nafarroako Gobernuak adierazitakoaren arabera, suteak 1.800 hektarea inguru erre ditu (horietatik 900 Bera eta Lesaka artean), eta oraindik Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan, Lesaka inguruan, zabaltzen ari da. Bideo honetan ikus daitekeen bezala, momentu honetan Nafarroako Suhiltzaileak Eskolamendiko kaskoaren ondoan sua itzaltzeko lanean ari dira.