Atzo arratsaldeko gertaera ez da bakarra. Ilbeltzaren hondarrean Lesakako mendiak autoek suntsituta agertu ziren. Kasu horretan, mendi inguruan ibiltzen direnek horrelakoak egiten dituzten motorzaleei errespetua eskatu zieten: «mendiak denonak dira eta ez dira nolanahi ibiltzeko». Denona dena, denok zaindu beharrekoa delako.