Koronabirusa

Berako Ricardo Barojako 14 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 15a, 14:04

Berako Ricardo Baroja eskolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 14 ikasle dira azken orduotan konfinatu dituztenak.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, azken 24 orduotan Nafarroan 253 ikasle konfinatu dituzte, eta gaur egun guztira 724 dira etxean konfinatuta dauden Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleak. Gisa berean, konfinamendua bukatuta 683 ikasle itzuli dira ikasgeletara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun