Koronabirusa

Igantziko eskolako bederatzi ikasle konfinatu dituzte azken orduetan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 8a, 14:45

Nafarroako ikastetxe publiko eta itunpekoetan Haur eta Lehen Hezkuntzako 311 ikasle konfinatu dituzte asteburuan. Horien artean, bederatzi Igantzikoak dira, Haur Hezkuntzako lau urteko gelako ikasleak, hain zuzen. 

Gaur gaurkoz, guztira 1.586 ikasle dira etxean daudenak, ikasleria osoaren %2,59.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun