Gaztainondo mota berriak landatzen hasiak dira Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 5a, 12:00

Lesakako Udalak eta Nafarroako Gobernuak adostutako lan akordioaren ondotik, eta gaztainondo landare klonalak zura ekoizteko duen gaitasuna aztertzeko, landaketa esperimental bat egiten ari da Lesakako mendi komunalean, Zumarra inguruan, Piperla aldera.

Bertako gaztainondoak XIX. mendetik jasaten dituen eritasunei aurre egiteko, Galizako CIF Lourizanek 32 klon erregistratu zituen. Beraien artean zura ekoizteko ezaugarri onenak dituzten sei klon aukeratu dituzte Nafarroako Gobernuko teknikariek (klon bakoitzeko 100 landare), zenbait eskualdetan entsegu partzelak ezartzeko. 600 klon landare hauekin batera, Baztango Aritzakunen dauden gaztainondoen hazitik sortutako 1.000 landare ere sartuko dira. Bigarren entsegua da Lesakakoa, Iturenen jarri zen lehena iaz, eta datozen urteetan bertze herri batzuetan entsegu gehiago egiteko asmoa dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun