Koronabirusa

Beran COVID-19aren proba egiteko adin tartea zabaldu dute gazteagoentzat

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 30a, 09:45

Berako Udalak gaur goizean zabaldu duen azken informazioaren arabera, azkenean 12 eta 29 urte bitartekoei eta 60 urtetik goitiko beratarrei eta Alkaiaga eta Zalain Zokoko adin tarte horietako biztanleei eginen dizkiete bihar Covid-19aren probak.

648 200 400 telefonoa jarri du Osasunbideak

Gaur goizean hasiko dira adin tarte horietan dauden pertsonei deika hitzordua emateko. «Deitu badizute eta erantzuterik izan ez baduzu, telefono horretara dei dezakezu eta osasun langileekin harremanetan jarri» zehaztu du udalak. Gisa berean, «froga egiteko adin tartekoa bazara eta ez baduzu deirik hartu, nahi izanez gero, telefono horretara dei dezakezu hitzordua zehazteko». Tel. 648 20 04 00

Txertoen operatiboa 09:30ean hasiko da eta hitzordua dutenentzat Toki Onako patioan aparkatzeko aukera eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun