Azken aldian herrian ematen ari diren jarrera desegokiak salatu ditu Lesakako Udalak

Aste honetan Lesakako Irain eskolan hainbat kalte egin dituztela salatu du Lesakako Udalak «berriki paratutako hesia hautsi, suarekin "jolasean" ibili eta asteburuan ataka bortxatu dute». Hortaz gain, «herrian hainbat tokitan zaborra agertzen» ari dela azaldu du Ladis Satrustegi alkateak. «Herria denon artean zaindu» behar dela oroitarazi du oharrean.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun