Artxiboko irudiak

Berako iñude eta artzainen konpartsa 2002ko inauterietan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 28a, 12:00

Aurten ez da halakorik izanen, baina duela hemeretzi urte iñude eta artzainen konpartsa atera zen Berako inauterietako igandean. Beraien harat-honatak, kantuak eta dantzak egiten zituzten bitartean hartu zituen irudiak Ttipi-Ttapa Telebistak, baita protagonistei galderak egin ere. Bikainak izan ziren 2002ko inauteriak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun