Elurra mendi-eskian ibiltzeko probestu dute Arantzan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 15a, 10:00

Urtea hasi denetik eskualdeko hainbat tokitan gogotik bota du elurra eta gozamenerako aukera ederra izan da aunitzentzat. Jostetan edo leran ibiltzeko probestu dute batzuek, elur-erraketekin ibiltzeko bertze batzuek... Eta mendi-eskian ibili denik ere izan da. Xabi Zugarramurdi aranztarrak ilbeltzaren 6an Arantzan dronearekin hartutako irudi hauek dira horren lekuko.

Ez da Xabi Zugarramurdik Arantzan dronearekin irudi ikusgarriak bildu dituen lehenbiziko aldia. Lehenagotik ere irudi ederrak grabatu izan ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun