2003ko urtarrilaren 7an Beran jokatu zen Euskal Herriko ziklo-kros txapelketa, Gure Txokoa elkarteak antolatuta. Pronostikoak betez, Espainiako txapelduna zen David Seco bizkaitarra nagusitu zen Matzada inguruko ibilbide lohituan eta bigarren izan zen Juan Carlos Garro beratarra. Errepideko profesionalak ziren Lampreko Juanma Garate irundarra eta Patxi Vila beratarra ere atera ziren.