Oskar Txoperena Igantziko postariak erretiroa hartu du

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 5a, 18:00
Oskar Txoperena igantziarra postari lanean. Orain, erretiroa hartzeko garaia ailegatu zaio.

Pilotari garaian, Munduko txapelketetan eta Bartzelonako Olinpiadetan hartu zuen parte eta pilota eskolako irakasle ere izan zen eta Ttipi-Ttapako berriemaile hainbat urtez.

 

Aski ezaguna dugu Oskar Txoperena igantziarra, urte aunitzez herriko postaria izan baita bertze gauza eta lan aunitzen artean. Pilotari garaian, erraterako,  trinketean Munduko txapelketan parte hartu zuen Mexiko eta Kubako txapelketetan eta domina lortu zuen Bartzelonako Joku Olinoikoetan. Orain, erretiroa hartzeko ordua ailegatu zaio. Ttipi-Ttapan ere urte aunitzez Igantziko berriemaile izan da eta eskerrak eman nahi izan dizkiogu urtetan egindako lanarengatik.

Hala ere, herriko 'argazkilari ofiziala' izaki, ez diogu aisa arlo hortan erretiroa hartzen utziko (uzten bagaitu behinik behin) eta sarritan ikusiko dituzue bere argazkiak; hauxe gure omenalditxoa egiteko modua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun