Artxiboko irudiak

Palaren garai onenak gogoan Joxeluis Altzugarai lesakarrarekin

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 2a, 12:00

Gaur egun ez da pilota modalitaterik indartsuena, inondik inora, baina garai batean, 1975 eta 1990. urteen artean, pala motzak bazuen indarra eta astean lau jaialdi jendetsu izaten ziren Bilbon. Garai hartan, Bortzirietako hainbat palista aritu ziren profesional moduan, tartean Joxeluis 'Zikiro' Altzugarai lesakarra. Orduko berri eman zion Ttipi-Ttapa Telebistaren 'Sasoi batean' saioari, 2003an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun