Arrisku kiroletako bat da puenting egitea. Kirol honen berri eman zuen Patxi Vilak gidatutako Ttipi-Ttapa Telebistako 'Ortzil ero' saioak 2000. urtean. Horretarako, Xanti Susperregiren eta Migel Solanoren azalpenak aditu eta ikusteaz gain, Vilak berak ere salto egin zuen Zalaingo zubitik.
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.