Pisu arinetako Euskal Herriko launakako sokatira txapelak erabakiko dira abenduaren 19an Getxon

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 17a, 18:00

Berriz ere txapelaren lehian ariko dira larunbatean Beti Gazteko tiralariak.

Beti Gazteko emakumeak 240 kilotan ariko dira eta gizonezkoak 300 kilotan, larunbatean 17:00etan hasita

Euskal Herriko 4x4 sokatira txapelketako bigarren eta hondarreko jardunaldia abenduaren 19an, larunbatean 17:00etan hasita jokatuko dute Getxoko Fadura pilotalekuan. Kasu honetan, pisu arinetako txapelak banatuko dituzte. Eemakumeak 240 kiloko kategorian ariko dira. Lesakako Beti Gazte, Txantrea, Ibarra eta Antsoain ariko dira lehian. Gizonezkoak, berriz, 300 kilotan ariko dira. Beti Gazte, Txantrea, Ibarra eta Antsoain ariko dira goma gainean.

Azaroaren 28ko lehen jardunaldian, Beti Gazteko mutilek 320 kiloko txapela jantzi zuten eta emkumeak txapeldunorde izan ziren 260 kilokoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun