Beran edukiontzitik kanpo utzitako hondakinak salatu ditu Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak

Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak «gure bazterrak garbi mantentzea denon ardura» dela adierazi du.

«Hondakin handi eta berezientzat Garbigunea erabili behar da. Aste honetako irudiak dira, baino horrelakoak maiz gertatzen ari dira. Gure zaborguneak txukun eduki nahi baditugu, erabiltzaile batzuek jarrera aldatu beharko dute. Alferkeria, kaskarkeria, kontzientzia falta... Horrelako ekintzak gure herria eta ingurua kaltetzen dute guztion baliabideak egoki erabiltzea denen ardura da» plazaratu du Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateko arduradunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun