Koronabirusa

Berako Ricardo Baroja ikastetxeko 18 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko abenduaren 1a

Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 18 ikasle konfinatu dituzte.

Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako 26 talde konfinatu dituzte azken orduetan. Tartean, Berako Ricardo Baroja ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 18 ikasle.

Batzuk gelara, bertzeak etxera. Birusak eragindako ezohiko egoera honetan horrela dabiltza ikastetxeetan. Azken orduetako datuei begira, Nafarroan Haur eta Lehen Hezkuntzako 533 ikasle aurrez aurreko saioetara bueltatu dira eta bertze 343 ikasle konfinatu dituzte. Horietatik 18 eskualdekoak dira, Ricardo Baroja ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoak hain zuzen.

Momentu honetan 26 taldetako ikasleak daude konfinatuak, ikasleria osoaren %1,2.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun