Keinu-Leihoak Antzerki Zikloaren hamaseigarren edizioa antolatu du Mairu Antzerki Tailerrak, Lesakako Udalaren eta Arranoren laguntzaz. Antzerki Zikloak hiru emanaldi izanen ditu eta larunbatekoa bigarrena izanen da.
Abenduaren 5ean, larunbatean, Tribiz, baserri galdue antzeztuko du Jon Ander Urrestik.
700 urtetik gora dituen Bizkaiko baserririk zaharrenaren aurrean bizi naiz, atez ate. Edo honetaz geratzen den harri eta haga erorien aurrean. Gure familiaren azken belaunaldiko elkarren arteko gatazkek utzi zuten 1.800 metro karratuko baserria arkeologia objektu bihurtzen. Baserri bat gelditzen den momentuan erortzen hasten baita. Zortez, akzioak erreproduzitzeko dokumentu batzuk kontserbatzen ditugu: Lan tresnak. Tresna hauek, lanaren nostalgiaren inguruan zabalduko digute gogoeta: Akzio hauek ote dira gure ondarerik handiena? Baserritarren bilobak aktoreak dira gaur egun: eszenaren bizitza, akzio eta tresna horien oihartzunaren erabilera bilatzen duten baserritar posmodernoak. Egungo gaia da baserriarekin dugun gatazka: erabilera galtzen ari den ondarearekin zer egin?