Euskaraldia

'Txor-txor' bakarrizketa umoretsuaren saioa abenduaren 4an Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 1a, 09:00

Saioa Nerea Arriolak zuzenduko du.

Euskaraldia, hamabortz eguneko ariketa sozial kolektiboa, umorearekin eta aho zapore gozoarekin bukatu nahi dute Bortzirietan.

Honetarako eta bide batez, Bortzirietako Euskaraldiari bukaera emateko abenduaren 4an, ortziralean, 19:00etan, Txor-txor bakarrizketa umoretsua antolatu dute, Lanku eta Euskalzaleen Topagunearen eskutik. Bakarrizketa Nerea Arriolaren eskutik izanen da Berako Kultur Etxean. Covid-19 dela eta edukiera mugatuko dute eta sarrera debalde izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun