Traste handiak eta altzari zaharrak doan eramaten dituzte etxetik Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatera deituta

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 17:00
Karrikan edo bide bazterretan botata utzitako moble eta traste handiek gure herrien irudia hondatu eta zikinkeria sortzen dute.

Karriketan zaborren edukiontzien ondoan botata edo berdin nonahiko bide bazterretan botatzen diren traste handi eta altzari zaharrek, herrien itxura penagarria emateaz gain, zikinkeria sortzen dute inguruan. Eta arazo honetaz ohartarazteko, 'Amaiera polit bat eman iezaiozu' kanpaina abiatu du Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak.

GARBIGUNEA Alkaiagako industrialdean dago (Zubiondo jatetxearen parean). Ordutegia: astelehenetik ortziralera 12:00-15:00.

Karrikan utzitako traste handiak eta altzari zaharrak

Karrikan utzitako traste handiek eta altzari zaharrek gure herrien irudia kaltetzen duen zikinkeria-irudi bat sortzen dute. Gainera, hondatu egiten dira eta, ezinbertzean, hondakin bihurtzen dira. Horregatik, Mankomunitateak kanpaina berri bat eginen du, herritarrei gogorarazteko horrelako objektuak Garbigunearen edo atez ateko bilketa-zerbitzuaren bidez kudeatu behar direla. Horrela, gure herrien estetika hobetuko da, eta objektu horiek egoera onean berrerabili edo birziklatu ahal izanen dira.

Doako bilketa zerbitzurako 672 04 57 34 zenbakira deitu behar da

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun