Artxiboko irudiak

Santa Zezilia eguneko kalejira duela hogei urte Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 21a, 08:00

Musikarien eguna izan ohi da Santa Zezilia eguna. Duela hogei urte kalejiran ibili ziren Berako Musika Eskolako ikasle eta irakasleak herriko karriketan. San Jose Zahar Etxera bisita egin ondotik karrikaz karrika ibili ziren eta, bukatzeko, txokolatea izan zuten Musika Eskolan bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun