Artxiboko irudiak

Ajoarriero lehiaketa Lesakan duela hogei urte

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 18a, 16:00

Zuzen bidean, Feria Egunaren bezpera, Merkatu Eguna izanen litzateke gaur Lesakan. Aspaldiko urteetan ajoarriero lehiaketa antolatzen du Beti Gazte egun horretan. Aurten ez da horrelakorik izanen, baina duela hogei urte, 2000. urteko ajoarriero lehiaketako irudiak bildu zituen Ttipi-Ttapa Telebistak. Lau bikote aritu ziren eta Julen Zubieta eta Ketzu Aiestaren suertatu ziren garaile, Periko Maia eta Carlos Urdanpilleta, Patxi Oteiza eta Juanjo Garrantxo eta Eneko Baraibar eta Imanol Lopezen aitzinetik. Sukaldariak, musikariak eta gainerakoak ere elkarrizketatu zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun