Nafarroa osoko zahar etxeei dagokionez, Covid-19arekin kutsatuta 152 kasu aktibo daude momentu honetan. Guztira 5.171 pertsona daude adinekoen egoitzetan.
Koronabirusarekin gaixotuta dauden 152 pertsona horietako gehienak egoitzetan segitzen dute, ez dute ospitaleratzerik behar izan. Zehazki, 116 dira zahar etxeetan segitzen duten gaixoak, horietatik 52k sintomak dituzte eta 64 sintomarik gabekoak dira. Bertze 28 gaixo egokiago prestatuta dagoen bertze zahar etxeren batera eraman behar izan dute eta 8 gaixo ospitaleratu behar izan dituzte.