Euskaraldia

Lesakarrek bi aukera izanen dituzte Euskaraldiko txapa jasotzeko

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 14a, 14:00

Argazkia: Tolosaldeko Ataria.

Alde batetik, igande honetan, azaroak 15, 17:30etik 18:30era Harriondoa kultur etxean hartzen ahal izanen dute Euskaraldiko txapa. Horrez gain, heldu den astelehenetik aitzinera, azaroaren 16tik 20ra, euskaltegian biltzeko aukera izanen dute, 09:30etik 12:30era.

Bertzalde, oraindik Euskaraldian izena eman ez dutenek hiru bide dituzte Bortzirietan horretarako.

  • Internet bidez, https://izenematea.euskaraldia.eus loturan.
  • 688 78 69 04 telefonora deituz.
  • Berako Beralandeta aretoan, astearte eta ortzegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun