Euskaraldia

Euskaraldiari hasiera emateko ekitaldia azaroaren 20an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 17a, 10:00

Hitzordua 19:30ean izanen da.

Ortziralean, 19:30ean, Euskaraldiari hasiera emateko Oihan Vegaren Euskañolitis bakarrizketa antolatu dute. Harriondoa kultur etxean izanen da.

Oihan Vegaren Euskañolitis. Zergatik praktikatzen dugu sexua euskaraz?

Aurreko bakarrizketaren arrakasta ikusirik, ikuskizun berria aurkeztu du Oihan Vegak. Umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatzen gaitu aurkezleak. Bakarrizketa, musika, kantuz eta zinez girotzen ditu.

Vegak, era umoretsuan, telebistako filmeak berreskuratuko ditu euskal zinemaren inguruko azterketa ironiko bate gin nahiean. Kritika komikoa egiteko asmoz, hainbat galdera plazaratuko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun