Euskaraldia

Ikusi hemen Bortzirietako zein tokitan saltzen dituzten Euskaraldiko banderatxoak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 8a, 11:00

Banderatxoen salmentarekin lortutako dirua euskararen aldeko ekimenetara bideratuko da.

Euskaraldia hasteko bi aste eskas falta denean, Bortzirietako karrikak «Euskaraldiarekin janzteko» deia egin dute Bortzirietako Euskaraldiko dinamizatzaileak. Horretarako, leiho eta balkoietan zintzilikatzeko banderatxoak salgai jarri dituzte hainbat saltokitan.

Banderatxo hauek 5 eurotan erosten ahal dira. Hona hemen saltokien zerrenda:

Arantza 

  • Dena janari-denda

Bera

  • Aloña Lasaga Rekondoren farmazia
  • Xulufraia arropa-denda
  • Beralandetan (asteartetan eta ortzegunetan, 17:00etatik 19:00etara)

Etxalar 

  • Kultur Etxean

Igantzi 

  • Bi-bide janari-dendan

Lesaka 

  • Izarra okindegian


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun