'Gandeia hiruko' taldearen emanaldia larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko aza. 5a, 07:00
Emanaldia 19:00etan hasiko da.

Gandeia taldeak, larunbat ilunabarrean, ikuskizuna eskainiko du Berako Kultur Etxean. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak 5 euroren truke egunean bertan salgai izanen dira leihatila 18:00etatik aitzinera.

Taldea Amaia Cordobak (pianoa), Yorrick Tromanek (bibolina), Ion Irazokik (txistua), Lorea Lizarreta eta Oihana Santxotena dantzariak osatzen dute. Bertaratzen direnek hirukote berezi honen emanaldia ikusiko dute: txistu eta piano duoa, bibolin eta piano duoa; naiz, bibolin eta txistu duoa. Ikuskizuna borobiltzeko, bi  dantzarik ikuskizun honetarako eginiko koreografia batekin parte hartzen dute.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun