2020ko irailaren 4an, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak antolatuta, urtebete lehenago Bortzirietan hizkuntzen karrikako erabilerari buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu zituzten. Maialen Iñarra, Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria, Lesakako Harriondoan izan zen emaitza eta ondorio nagusiak aletzen. Izan ere, bera arduratu zen 2019ko neurketa zuzentzeaz. Bideo honetan, Iñarrak ikerketaren ondorio nagusiak laburbiltzen ditu, Bortzirietan euskararen biziberritzean aitzinera egiteko lehentasunak edo eragin eremuak agertzearekin batera.