Euskararen karrikako erabilerak goiti egin du Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 12a, 10:00

Bortzirietako Euskara Mankomunitateak hala eskatuta, joan den urrian Bortzirietako karriketan hizkuntzen erabileraren 60 orduko neurketak egin zituen Soziolinguistika Klusterrak, 12 orduko saioak herri bakoitzean, eta horien emaitzak aurkeztu ditu berriki.

Soziolingustika Klusterrak gidatutako neurketaren arabera, une hartan, euskararen karrikako erabilera %68,4koa zen Bortzirietan: %81,9koa Arantzan, %74,3koa Lesakan, %70,8koa Igantzin, %67,6koa Etxalarren eta %51,3koa Beran.

Bereziki haurrak
Neurketa egin zen denboran, karrikako elkarrizketetan euskara zen jaun eta jabe Bortzirietako herritarren artean: erabilera %68,4koa zen eta bere ondotik, gaztelania zen nagusi (%29,8) eta frantsesa (%1,1) eta bertze hizkuntzak (%0,7) maila apalagoan.

HIZKUNTZA
LAGINA
ERABILERA
Euskaraz 4.051 %68,4
Gaztelaniaz 1.768 %29,8
Frantsesez 67 %1,1
Bertze hizkuntza batean 40 %0,7
GUZTIRA 5.926 %100

Adinaren arabera, berriz, euskarazko hiztun nagusienak haurrak zirela ondorioztatu zuten: haurretan %84,4koa zen erabilera, gazteen artean %74koa, helduetan %60,3koa eta adinekoetan %49,8koa.

 
2-14 urte
15-24 urte
25-64 urte
>64 urte
Hizkuntza Lagina Erabilera Lagina Erabilera Lagina Erabilera Lagina Erabilera
Euskaraz 1.442 %84,4 558 %74,0 1.641 %60,3 310 %49,8
Gaztelaniaz 275 %15,1 192 %25,5 1.010 %37,1 291 %46,7
Frantsesez 2 %0,1 1 %0,1 45 %1,7 19 %3
Bertze hizkuntza batean 8 %0,4 3 %0,4 26 %1,0 3 %0,5
GUZTIRA 1.827 %100,0 754 %100,0 2.722 %100,0 623 %100,0

Neurketaren arabera, haurren arteko elkarrizketetan euskararen erabilera %88,5ekoa izan zen. Nagusiak bakarrik zeuden solasaldietan, ordea, erabilerak beheiti egiten zutela sumatu zuten (%56,5) eta haurrek eta nagusiek osatutako taldeetan, %79ko erabilera neurtu zuten.

Sexuari dagokionez, bertzalde,aztertutako kasuan %53,8 emakumezkoak izan ziren eta gainerako %46,2a gizonezkoak. Hona hemen emaitzak:

 
EMAKUMEZKOAK
GIZONEZKOAK
HIZKUNTZA LAGINA ERABILERA LAGINA ERABILERA
Euskaraz 2.225 %69,7 1.826 %66,7
Gaztelaniaz 913 %28,6 855 %31,3
Frantsesez 27 %0,8 40 %1,5
Bertze hizkuntza batean 25 %0,8 15 %0,5
GUZTIRA 3.190 %100,0 2.736 %100,0

Herriz herri

   ARANTZA
Hizkuntza Lagina Erabilera
Euskaraz 804 %81,9
Gaztelaniaz 166 %16,9
Frantsesez 4 %0,4
Bertze hizkuntza batean 8 %0,8
GUZTIRA 982 %100,0
   BERA
Hizkuntza Lagina Erabilera
Euskaraz 692 %51,3
Gaztelaniaz 630 %46,7
Frantsesez 13 %1,0
Bertze hizkuntza batean 15 %1,1
GUZTIRA 1.350 %100,0
   ETXALAR
Hizkuntza Lagina Erabilera
Euskaraz 938 %67,6
Gaztelaniaz 412 %29,7
Frantsesez 32 %2,3
Bertze hizkuntza batean 6 %0,4
GUZTIRA 1.388 %100,0
   IGANTZI
Hizkuntza Lagina Erabilera
Euskaraz 459 %70,8
Gaztelaniaz 184 %28,4
Frantsesez 0 %0,0
Bertze hizkuntza batean 5 %0,8
GUZTIRA 648 %100,0
   LESAKA
Hizkuntza Lagina Erabilera
Euskaraz 1.158 %74,3
Gaztelaniaz 376 %24,1
Frantsesez 18 %1,2
Bertze hizkuntza batean 6 %0,4
GUZTIRA 1.558 %100,0

Bilakaera
5.926 solaskidek parte hartu zuten 2.147 elkarrizketetan oinarritutako datuak dira Bortzirietako Mankomunitatearen eskariz egin den 13. neurketak utzi dituenak. Horren aitzinetik 2016an egin zen azkena eta geroztik 3,5 puntu goiti egin du euskararen karrikako erabilerak. Hala ere, aipatu behar da aldi honetan 5.926 solaskidetan oinarritutako emaitzak direla eta 2016an 1.967 solaskide izan zirela. Alde horretatik, «inoizko neurketarik fidagarriena» dela nabarmendu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitatetik.

Zenbait ohar
2019ko urriaren 16an, 19an, 23an eta 26an aritu ziren karrikako neurketak egiten. Arantzan herriko plazan eta frontoi inguruetan, Beran Agerra auzoan eta Altzaten, Etxalarren eta Igantzin erdigunean eta plaza inguruan eta Lesakan Plaza Zaharrean eta parkeetan. Aztertutako kasu gehienak helduenak (%45,9) eta 2 eta 14 urte bitarteko haurrenak (%30,8) izan ziren eta maila apalagoan gazteenak (%12,7) eta 65 urtetik goitiko adinekoenak. Sexuari dagokionez, %53,8 emakumezkoak izan ziren eta %46,2 gizonezkoak.

Herriz herri, aztertutako kasu gehienak Lesaka (%26,3), Etxalar (%23,4) eta Berakoak (%22,8) izan ziren, eta maila ttikiagoan Arantza (16,6) eta Igantzikoak (%10,9).

Bertzalde, Bortzirietako herriak ttikiak izanik, diskrezio gehiago izateko, mugikorreko aplikazioa erabiliz bildu zituzten datuak, herritarrek neurtzaileak zirela jakin ez zezaten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun