20121-2024 aldirako Bortzirietan euskara biziberritzeko plan estrategikoa prestatzen ari da Bortzirietako Euskara Mankomunitatea. Lehen egin bezala, oraingoan ere herritarren eta entitateen parte hartzearekin osatu nahi dute.
2013an egin zen lehendabiziko plan estrategikoa eta parte hartze jendetsuak egin ziren, 100 herritar eta entitate baino gehiagok parte hartu zuten. Aurten ere antzeko prozesua egitea zuten gogoan mankomunitatetik, baina osasun egoerak hasierako asmoa erabat aldarazi du.
Online galdetegia
Ekainean prozesu parte hartzaileari hasiera emateko mankomunitateak online galdetegia zabaldu zuen. Hurrengo urteetan euskarak Bortzirietan dituen erronkei buruz galdetuz. 58 herritarren eta eragileren erantzunak bildu zituzten eta galdetegiaren emaitzak hurrengo saioan emanen dira.
Irailaren 18an aurrez aurreko saio parte hartzailea izanen da, Berako Kultur Etxean, 17:00etan. Hiru orduko iraupena izanen du saioak eta bi puntu landuko dituzte. Batetik aitzineko planaren ebaluazioari errepasoa eginen diote. Bertzetik 2021-2024 plan estrategikoaren ildo nagusiak landuko dituzte.
Elhuyar Aholkularitzak gidaturiko saio dinamikoa izanen da. Bortzirietako Euskara Mankomunitatetik aurretik izena ematea beharrezkoa dela erran dute, edukiera mugatua izanen baita. Izen ematea telefonoz (948 634 125), whatsappez (680 650 650) edo e-Postaz egin daiteke (euskara@bortziriak.eus).