Euskaraldia

2020 Euskaraldia aurkezteko argazkia egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 27a, 10:00

Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izanen da.

Bueltan da Euskaraldia Beran, eta bueltan dira ahobizi eta belarriprest egitasmoak ere. 2018ko arrakastaren ondotik, aurten berriz ere Euskaraldia izanen da heldu den azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan lelotzat hartuta, herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea izanen da aurtengo edizioaren helburua. 

Ariketa honetan parte hartu nahi duenak, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzen ahal du. Horretarako Bortzirietan izena emateko hiru aukera daude:

  • Internet bidez, https://izenematea.euskaraldia.eus loturan.
  • 688 786 904 telefonora deituz.
  • Berako Beralandeta aretoan, astearte eta ortzegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Horrez gain, aurtengo Euskaraldiak dakarren berritasuna arigunea da; hau da, euskaraz lasai aritzeko gunea. Beran hainbat entitatek izen-eman dute arigune izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun